JOKALARI BETERANOEN 2013ko MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.

(2013ko azaroaren 12tik 23ra jokatuak, Kroaziako Opatija hirian).

 

 

 

            Kroazioako Opatija hirian jokatu ziren. Zagreb Kroaziako hiriburutik 200 kilometrora dago. Italiako Trieste hiria hurbilago dauka: 110 kilometrora. 12.719 biztanle zituen 2001. urtean, orduko erroldaren arabera. Itsaso ondoan dago.

 

            Jokalariek 90 minutu zituzten 40 jokaldi egiteko eta 30 minutu gehiago partida amaitzeko. Jokaldi bakoitzean, 30 segundoko gehikuntzarekin.

 

 

 

JOKALARI BETERANOEN 2013ko MUNDUKO XXIII. XAKE TXAPELKETA IREKIA.

 

 

 

            Parte hartzaileak: 201 (aurreko urtean baino 95 gehiago). Txandak: 11. 2013. urtearen bukaeran 60 urte beteak izatea parte hartzeko baldintza zen.

 

2013-11-23: HAMAIKAGARREN TXANDA (AZKENA).

 

            Anatoly Vaisser (Frantzia) (2.523) (8) – Adolf Herzog (Austria) (2.379) (7’5): 0’5-0’5.

            Mihai Suba (Errumania) (2.413) (7’5) – Jens Kristiansen (Danimarka) (2.407) (8): 0’5-0’5.

            Evgeny V. Mochalov (Bielorrusia) (2.404) (7) – Yuri S. Balashov (Errusia) (2.440) (7’5): 0’5-0’5.

            Krunoslav Hulak (Kroazia) (2.473) (7) – Evgeni Vasiukov (Errusia) (2.457) (7): 1-0 (jokatu gabe).

            Branko Rogulj (Kroazia) (2.420) (7) – Amanmurad Kakageldyev (Turkmenistan) (2.384) (7): 0’5-0’5.

            Caig W. Pritchett (Eskozia) (2.359) (7) – Josip Rukavina (Kroazia) (2.405) (7): 0’5-0’5.

            Herman C. Van Riemsdijk (Brasil) (2.347) (7) – Mark A. Berkovich (Israel) (2.357) (7): 0’5-0’5.

 

            Orotara, 97 partida.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Anatoly Vaisser (Frantzia) (2.523) – 8’5 puntu.

2)    Jens Kristiansen (Danimarka) (2.407) – 8’5 puntu.

3)    Krunoslav Hulak (Kroazia) (2.473) – 8 puntu.

4)    Mihai Suba (Errumania) (2.413) – 8 puntu.

5)    Yuri S. Balashov (Errusia) (2.440) – 8 puntu.

6)    Adolf Herzog (Austria) (2.379) – 8 puntu.

7)    Branko Rogulj (Kroazia) (2.420) – 7’5 puntu.

8)    Evgeny V. Mochalov (Bielorrusia) (2.404) – 7’5 puntu.

9)    Amanmurad Kakageldyev (Turkmenistan) (2.384) – 7’5 puntu.

10) Herman C. Van Riemsdijk (Brasil) (2.347) – 7’5 puntu.

11) Mark A. Berkovich (Israel) (2.357) – 7’5 puntu.

12) Josip Rukavina (Kroazia) (2.405) – 7’5 puntu.

13) Jan Vokoun (Txekia) (2.185) – 7’5 puntu.

14) Wolfgang Thormann (Alemania) (2.271) – 7’5 puntu.

15) Magnus Wahlbom (Suedia) (2.304) – 7’5 puntu.

 

            Orotara, 201 jokalari.

 

         ANATOLY VAISSERREN BIGARREN TITULUA.

 

 

Anatoly Vaisser.

 

            Anatoly Vaisser 1949ko martxoaren 5ean jaio zen, Kazakhstango Almaty hirian, orain Fantziako nazionalitatea badu ere. 64 urterekin bigarren aldiz irabazi du jokalari beteranoen Munduko Txapelketa. 2010ean ere izan zen garaile.

 

            Jens Kristiansen danimarkarrarekin lehia berezia dauka. 2012an Kristiansen izan zen txapeldun eta Anatoly Vaisser bigarren. 2013an alderantziz izan da.

 

            Azkeneko txandan Adolf Herzog austriarrari irabazteko ez zen gauza izan Anatoly Vaisser (berdinean geratu ziren). Bere zorionerako, Mihai Suba errumaniarrak berdinketa atera zion Jens Kristianseni. Laguntza horri esker, Anatoly Vaisser izan zen garaile. Lehenengo zerrendaburua zen.

 

            Eloari dagokionez, 7’5 puntu irabazi ditu txapelketa honetan frantziarrak. 2.523 zituen hasierako unean. Hala ere, ez da bere markarik onena izanen, 2005eko apirilean 2.581 puntu baitzituen.

 

            Anatoly Vaisserrek 6 garaipen eta 5 berdinketa egin zituen. Bederatzigarren txandan Jens Kristiansenekin berdindu zuen.

           

         SARIAK.

 

1)    Anatoly Vaisser (Frantzia) (2.523) – 2.400 euro, trofeoa eta urrezko domina.

2)    Jens Kristiansen (Danimarka) (2.407) – 2.000 euro eta zilarrezko domina.

3)    Krunoslav Hulak (Kroazia) (2.473) – 1.700 euro eta brontzezko domina.

4)    Mihai Suba (Errumania) (2.413) – 1.300 euro.

5)    Yuri S. Balashov (Errusia) (2.440) – 1.100 euro.

6)    Adolf Herzog (Austria) (2.379) – 1.000 euro.

7)    Branko Rogulj (Kroazia) (2.420) – 900 euro.

8)    Evgeny V. Mochalov (Bielorrusia) (2.404) – 800 euro.

9)    Amanmurad Kakageldyev (Turkmenistan) (2.384) – 700 euro.

10) Herman C. Van Riemsdijk (Brasil) (2.347) – 600 euro.

11) Mark A. Berkovich (Israel) (2.357) – 500 euro.

12) Josip Rukavina (Kroazia) (2.405) – 400 euro.

13) Jan Vokoun (Txekia) (2.185) – 300 euro.

14) Wolfgang Thormann (Alemania) (2.271) – 200 euro.

15) Magnus Wahlbom (Suedia) (2.304) – 100 euro.

 

            AZKENEKO IRABAZLEAK.

 

            2008an, XVIII. edizioan, Bad Zwischenahn-en (Alemania): Larry C. Kaufman (Estatu Batuak).

            2009an, XIX. edizioan, Condino-n (Italia): Miso Cebalo (Kroazia).

            2010ean, XX. edizioan, Arco-n (Italia): Anatoly Vaisser (Frantzia).

            2011n, XXI. edizioan, Rijekan (Kroazia): Vladimir Okhotnik (Frantzia).

            2012an, XXII. edizioan, Kamena Vourla hirian (Grezia): Jens Kristiansen (Danimarka).

            2013an, XXIII. edizioan, Opatija hirian (Kroazia): Anatoly Vaisser (Frantzia).

 

 

 

EMAKUMEZKO JOKALARI BETERANOEN 2013ko MUNDUKO XXIII. XAKE TXAPELKETA.

 

 

 

            Parte hartzaileak: 25 (aurreko urtean baino 3 gehiago). Txandak: 9. 2013. urtearen bukaeran 50 urte beteak izatea parte hartzeko baldintza zen.

 

2013-11-22: BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA).

 

            Larisa Khropova (Errusia) (2.009) (5’5) – Yelena Ankudinova (Kazakhstan) (2.121) (6): 0-1.

            Tatiana Bogumil (Errusia) (2.074) (5’5) – Nona Gaprindashvili (Georgia) (2.312) (5’5): 0-1.

            Tamar Khmiadashvili (Georgia) (2.158) (5’5) – Elena Fatalibekova (Errusia) (2.252) (5’5): 0’5-0’5.

            Galina N. Strutinskaya (Errusia) (2.299) (5) – Margarita Baliuniene (Lituania) (1.885) (5): 1-0.

            Natalia I. Titorenko (Errusia) (2.143) (4) – Swietlana Miednikova (Errusia) (2.166) (5): 0-1.

            Nino Melashvili (Georgia) (2.126) (4) – Hannelore Hoose (Alemania) (1.740) (4): 1-0 (jokatu gabe).

            Valentina Milashevskaja (Errusia) (1.814) (4) – Martina Beltz (Alemania) (2.100) (4): 0-1.

 

            Orotara, 12 partida.

 

         SAILKAPENA.

 

1)    Yelena Ankudinova (Kazakhstan) – 7 puntu (2.121) (+29’5, FIDE eloan).

2)    Nona Gaprindashvili (Georgia) (2.312) – 6’5 puntu (-7’7).

3)    Tamar Khmiadashvili (Georgia) (2.158) – 6 puntu (+15’4).

4)    Elena Fatalibekova (Errusia) (2.252) – 6 puntu (-3).

5)    Swietlana Mednikova (Errusia) (2.166) – 6 puntu (+13’9).

6)    Galina N. Strutinskaya (Errusia) (2.299) – 6 puntu (-17’3).

7)    Tatiana Bogumil (Errusia) (2.074) – 5’5 puntu (+25’8).

8)    Larisa Khropova (Errusia) (2.009) – 5’5 puntu (+22).

9)    Nino Melashvili (Georgia) (2.126) – 5 puntu (+1).

10) Margarita Baliuniene (Lituania) (1.885) – 5 puntu (+31’4).

11) Martina Beltz (Alemania) (2.100) – 5 puntu (-21’3).

12) Ingrid Lauterbach (Ingalaterra) (2.132) – 5 puntu (-20’1).

13) Mira Kierzek (Mazedonia) (2.005) – 5 puntu (-3).

14) Helen Milligan (Zeelanda Berria) (1.977) – 4’5 puntu (-0’3).

15) Tatiana Khalturina (Errusia) (1.823) – 4’5 puntu (+12’6).

 

            Orotara, 25 jokalari.

 

         YELENA ANKUDINOVAK ALINA STRUTINSKAYA TRONUTIK KENDU ZUEN.

 

 

Yelena Ankudinova.

 

            Yelena Ankudinova 1962. urtean jaio zen, Kazakhstanen. 2013an 51 urte bete zituen. Puntu erdiko abantailarekin iritsi zen azkeneko txandara eta ez zuen hutsik egin. Larisa Khropova errusiarra gainditu eta munduko emakume beterano txapeldun bihurtu zen.

 

            Horrela, bere patua saihestu zuen. 2012an ere lider moduan iritsi zen azkeneko partidara, baina elo gutxiagoko jokalari baten aurka partida eta titulua galdu zituen (gainera, seigarren posturaino jaitsi zen sailkapenean).

 

            Nona Gaprindashvili georgiarrak eta Galina N Strutinskaya errusiarrak ere aipamena merezi dute.

 

Georgiarra jokalari mitikoa da, 72 urte ditu eta 5 aldiz izan da adin guztietako munduko emakume txapeldun. 2009an, munduko emakume beterano txapeldun ere izan zen. Txapelketa honetan bigarren postua lortu du. Postu ona da, jokalari gazteagoekin lehiatu baita. Hala ere, elo aldetik, ez da hain onuragarria izan. 7’7 galduta, 2.300 puntutik jaisteko gero eta gertuago dago. 2012an, adibidez, txapelketa hau 2.350 puntuz hasi zuen (orduan zazpigarren amaitu zuen).

 

            Galina N. Strutinskaya errusiarra 2011n eta 2012an izan zen txapelketa honetako garailea. Azkeneko partida irabazita ere, seigarren sailkatu da 2013an. Saria, behintzat, eskuratu zuen.

 

            Brontzezko domina Tamar Khmiadashvili georgiarrak eskuratu zuen. 2010ean txapeldun izan zen eta 2012an txapeldunorde.

 

         SARIAK.

 

1)    Yelena Ankudinova (Kazakhstan) – 1.100 euro, trofeoa eta urrezko domina.

2)    Nona Gaprindashvili (Georgia) (2.312) – 800 euro eta zilarrezko domina.

3)    Tamar Khmiadashvili (Georgia) (2.158) – 600 euro eta brontzezko domina.

4)    Elena Fatalibekova (Errusia) (2.252) – 500 euro.

5)    Swietlana Mednikova (Errusia) (2.166) – 400 euro.

6)    Galina N. Strutinskaya (Errusia) (2.299) – 300 euro.

7)    Tatiana Bogumil (Errusia) (2.074) – 200 euro.

8)    Larisa Khropova (Errusia) (2.009) – 100 euro.

 

            AZKENEKO IRABAZLEAK.

 

            2008an, XVIII. edizioan, Bad Zwischenahn-en (Alemania): Tamara Vilerte (Letonia).

            2009an, XIX. edizioan, Condino-n (Italia): Nona Gaprindashvili (Georgia).

            2010ean, XX. edizioan, Arco-n (Italia): Tamar Khmiadashvili (Georgia).

            2011n, XXI. edizioan, Rijekan (Kroazia): Galina N. Strutinskaya (Errusia).

            2012an, XXII. edizioan, Kamena Vourla hirian (Grezia): Galina N. Strutinskaya (Errusia).

            2013an, XXIII. edizioan, Opatija hirian (Kroazia): Yelena Ankudinova (Kazakhstan).

 

            2013-11-23.

 

                Iturria: “http://www.chess-results.com/tnr98611.aspx?lan=1&art=1&rd=11&turdet=YES&flag=30&wi=821&zeilen=99999” webgunea eta FIDEren webgunea.